Peña Rueba: Tierra de Dragones
Peña Ruebako eskaladako ekialdeko guneko Tierra de Dragones bidearen krokis eta erreseina dituzue jarraian.
- Zailtasuna: 6b (V+/Ao)
- Luzera: 375m
- Luze kopurua: 11 (L1 6a, L2 6a, L3 6a+, L4 4, L5 3+, L6 5+, L7 5+, L8 6b, L9 5+, L10 5+, L11 4)
- Norantza: ekialdea
- Ekipamendua: paraboltak eta aniladun bilerak
- Jaitsiera: rapelatuz edota oinezko bidetik (lurreko marka berdeak jarraitu). Oinez jaistea gomendatzen dut, rapeletako anila lurraren kontra dago eta soka bertan harrapatuta geratzeko aukera asko dago. Rapeleko lehen luzean zuhaitzak daude eta soka trabatuta geratzeko arrisku handia dago. Oinezko jaitsiera ordubete inguruan egin daiteke aparkalekuraino.
- Eraman beharreko materiala: soka dobleak, 19 zinta express (luzeak hobe)
- Aparkalekua: Murillo de Gallegotik iparraldera 2km joanda aurki dezakegu aparkaleku txiki bat.
- Gerturatzea: aparkalekutik ordu erdi ingurura, track hau jarraituz
Peña Ruebako mendizaleen artean oso ezaguna da Tierra de Dragones bidea eta 2014ean ekipatu zen. Bideak paisaia ikusgarriez gozatzeko aukera ematen du, Mallos de Riglos parez pare ikusiz.
![]() |
Kokapena |
Orain arte egindako esklada jarduera luzeena egin dugu Peña Ruebako ekialde honetan. Aurretik beste kordada bat topatu dugu eta 7h inguru behar izan ditugu igoerako 11 luzeak egiteko. 22 zinta eraman ditugunez, azken bi luzeak konbinatzeko aukera bakarrik izan dugu.
Bidea oso ondo ekipatuta dago eta aurki ditzakegun pauso zailenetan parabolt ugari daude A0 egin eta jarraitu ahal izateko. 8. luzean daude pauso zailenak eta guk bustita aurkitu ditugu.
![]() |
Riglos, Tierra de Dragones bidetik ikusita |
Lehen luzeko harria nahiko konpaktua da eta katu oin gogorrak eskertuko nituen egia esan. Hortik aurrera errazago jartzen dira oinak eta oinetako erosoak eramatea komeni da. Laugarren eta hirugarren maila duten bi luzeetan harri solte asko dago eta kontuz ibili behar da.
![]() |
Tierra de Dragones eskalatzen |
![]() |
Bidearen amaiera |
Azken luzeetan paraoltak elkarrengandik urrutirago aurki ditzakegu, baina gozatzeko luzeak dira.
Azken bilera miter (sabina) batean dago, bertan finkatutako soka batean.
Goian jarri dudan bezala, bidezidorra jarraitu eta lurrean dauden marka berdeen bidetik oinez jaistea gomendatzen dut. Bidea aurkitzeko nahiko erraza da eta soka finko ugari daude jaitsiera errazteko.
iruzkinik ez:
Argitaratu iruzkina