2024/11/04

Riglos: Currucuclillo (Frechin malloa)

 

Riglos: Currucuclillo (Frechin malloa)

Rigloseko Frechin malloko Currucuclillo eskaladako bidearen krokis eta erreseina dituzue jarraian. 

  • Zailtasuna: 6a+ (5+ beharrezkoa) 
  • Luzera: 200m
  • Luze kopurua: 9 (L1 6a, L2 5+, L3 6a+, L4 5+, L5 5, L6 6a, L7 5+, L8 6a, L9 4)
  • Norantza: Frechin malloaren hegoaldea
  • Ekipamendua: paraboltak eta aniladun bilerak
  • Jaitsiera: Udako Zirkutik (Circo de Verano) oinez edota rapelatuz
  • Eraman beharreko materiala: soka dobleak, 12 zinta express
  • Gerturatzea: Riglos herria gurutzatu elizaraino eta iritsi aurretik eskuinera ateratzen den bidezidorra hartu.
Riglos Currucuclillo krokisa croquis Frechin
Krokisa


Aurtengo azken bidaia egingo dugu Riglos aldera Adur, Mikel G., Mikelo eta laurok. Blogeko lehen sarrera estrenatzeko ilusioarekin eta asteburu luze honek eskaintzen digun aukerarekin, bi edo hiru bide gozagarri egiteko asmoa ekarri dugu.


Frechin mallora bidean Rigloseko aterpetxetik
Goizean goiz abiatu gara malloetara 


Mikel G eta Adur Jose Antonio Sanz bidea egiten ariko diren bitartean, Frechin malloan bertan metro batzuk ezkerrago doan Currucuclillo bidea egin dugu Mikelo eta biok. 

Rigloseko aterpetxetik Frechin mallorako bidea
Rigloseko aterpetxetik Frechin mallorako bidea


Riglos eskalada eskolaren kokapena
Kokapena


Bederatzi luze ditu bideak eta bakoitzari zein dagozkigon aukeratzeko makil txikienaren zozketa egin dugu. Mikelori hastea eta luze zailena (6a+) egokitu zaio, baina katu oinak aterpetxean ahaztu ditu eta korrika itzuli behar izan du.

Bitarte honetan, bidea nik hasi eta asteburuari hasiera emateko gertu jarri naiz. Tarte honetan Adur eta Mikel G. Jose Antonio Sanz bidea eskalatzen hasiak dira.


Mikel G. Jose Antonio Sanz bideko lehen luzean aseguratzen
Mikel G lehen eguzki izpiekin aseguratzen

Adur Jose Antonio Sanz bideko lehen luzea eskalatzen
Adur JAS bidearen lehen luzean
 
                                       

Lehen luzeak itxura ona du. Bi sokarekin eskalatzea erabaki dugu, bideak S asko egiten dituela irakurri baitugu.


Currucuclillo bideko lehen luzeko irudia. Harria ondo dago
Lehenengo luzea


Lehen luzeak erdi lo harrapatu nau, paso pikante pare bat ditu eta eskalatzen hasi behar da. Ekipamendua egokia da eta buruz lasai hasteko moduko luzea da. Bilera erosoa da eta Mikelo ere eskalatzen hasi da.


Rigloseko Frechin malloko Currucuclillo bideko 1. luzea
Mikelo 1. luzean


Currucuclillo 1. bilera Riglos
Mikelo 1. bileran

Eskalatzeko giro paregabea dugu eta ezker nahiz eskuin ikusgai ditugun irudiak zoragarriak dira.


Adamello espoloia, Pison malloa eta Peña Rueba atzean. Currucuclillo 3.a bileratik.
Adamello espoloia, Pison malloa eta Peña Rueba atzean

Bi soka eramatea gomendatuko nuke. Bidea ez da batere zuzena eta zinta luzeak jartzeaz gain bi sokak modu egokian jartzea komeni da. Lehenengo bileratik oso eskuinera irten behar da eta jarraian oso ezkerrera itzuli behar da.

Bi soka eraman Currucuclillo doble
Bidea ez da batere zuzena

Bilerak erosoak eta rapelatzeko egokiak dira bide guztian zehar.

Bilera erosoa Currucuclillo bidean
Bilerak erosoak dira eta 3 pertsonentzat egokiak

Bilera rapel reunión Currucuclillo

Rapelatzeko anilak eta hirugarren
parabolt bat aurki ditzakegu bileretan


Hirugarren luzea da bideko zailena (6a+). Pauso zailena dagoen tokian lau parabolt daude eta A0 eginda nahiko erraz ateratzeko modua dago. Hirugarren bilera oso eskuinean geratzen da.

Laugarren luzearen (5+) hasieran pauso pikante bat dago, hau ere A0 egiteko moduan.

Bostgarren  bilera ere oso eskuinean geratzen da, trabesia horizontal luze bat egin ostean.

Seigarren luzea (6a) aurrekoak baina gustorago egin dugu, asko gozatzekoa da.

Zortzigarren luzean (6a) harria konpaktatu egiten da sekzio batean eta eskalatzeko modua pixka bat aldatu behar da.



Ander Lorente Arregi eskalatzen
Ander eskalatzen, Visera ikusgai
 eta Colorado malloa atzealdean


Azken bi luzeak (6a, 4) batera egiteko aukera dago eta halaxe egin dugu.



Ander Lorente Arregi Currucuclillo bideko azken luzea amaitzen
Azken luzea amaitzen

Denera 5h inguru pasa ditugu bidea amaitzen. Goian Adur eta Mikel G. itxaroten ari ziren dagoeneko. Jaitsiera oinez Udako Zirkotik egitea erabaki dugu. Hito bidez markatutako bidea jarraitu eta pixkanaka ipar-mendebalderantz joan behar da, Udako Zirkuko oinezko ibilbidearekin topatu arte. 

Denera 5h inguru pasa ditugu bidea amaitzen. Goian Adur eta Mikel G. itxaroten ari ziren dagoeneko. Jaitsiera oinez Udako Zirkotik egitea erabaki dugu. Hito bidez markatutako bidea jarraitu eta pixkanaka ipar-mendebalderantz joan behar da, Udako Zirkuko oinezko ibilbidearekin topatu arte. 



Ander Lorente Arregi Currucuclillo
Currucuclillo agurtzen

Jaitsierako azken zatia Pison eta Fire malloen artetik egingo dugu. Jaitsiera ordubete ingurukoa da.



Ander Lorente Arregi Udako Zirkua Circo de Verano Riglos
Jaitsiera Udako Zirkutik

Ander Lorente Arregi Currucuclillo Riglos
Gailurrera begira










iruzkinik ez:

Argitaratu iruzkina